Natura eta mendia atsegin dugu, zuek ere gure lurraldeaz goza ezazue aukera desberdinak eskaintzen dizkizuegu, bai neurrian bai oinez edo bizikletaz egiteko, Aralarko ingurune zabalean.
Ibilaldi aukera desberdinak eskaintzen dizkizuegu, ingurua, paisaia eta natura goza ahal izateko.
Gure inguruan dauzkagun paisai bikainak ikusiz, txorien kantak entzunez, belardiko abereen lasaitasuna nabarituz,edo leku berriak aurkituz, animaliak aurkituz, natura gozatuz eta bertako produktuak dastatuz, poztasun sentsazioa lor dezazun ibilaldi egitera gonbita egiten dizu gida honek. Osatu dugun sailkapena nola nahikoa da.
Ematen den informazioa aztertu eta izan daitekeen bide interesgarria erabakitzeko.Ibilbide batzuk markatuak daude edo jarraipen errazekoak dira, beste batzuk egiteko ez dira hain errazak eta mapak edo lokalizaduren erabilera (gps, smartphone) beharko duzue.
Eskaintzen dizuegu informazioa gutxi gorabeherakoa da eta zuen eskuetan gelditzen bere erabilera.
Ongi pasa zuen ibilaldian,
eta gogoratu, utzi ezazue dena zegoen bezala edo hobe.